XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Feuerbachen benetako ideialismoa haren erlijio-filosofian eta haren etikan nabari da ongienik.

Feuerbachek ez du, inola ere, erlijioa akaba erazi nahi, hura hobeagotu baizik.

Filosofiá bera erlijioan urtu behar da.

Gizateriaren periodoak elkarrengandik aldakuntza erlijiosoetan berezten dira soilki.

Mugimendu historiko batek gizonaren bihotzera zuzenduta doanean, eta ez bestela, lortzen du sakontasuna.

Bihotza ez da erlijioaren itxura bat, hura hartan ere gorde baledi bezala; bihotza erlijioaren esentziá da (Starckek 168. orrialdean aipaturiko hitzak).

Erlijioa Feuerbachentzat sentimenduzko harremana da, gizonetik gizonerako bihotz-harremana, orain arte bere egiá fantasiazko isladatze batetan giza kualitateen fantasiazko isladatzeak ziren jainko bat edo askoren bitartez bilatzen zuena, eta orain, bitartekorik bat ere gabe, Ni- eta Hi-ren arteko maitasunean zuzen zunetik topatzen duena.